16:07

Eibar

Berdinketa, Huescaren aurka

Eibarrek garaipena lortu ezinda jarraitzen du (1-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Armaginek bana egin dute Ipuruan Huescarekin, mailari eusteko lehian sartuta dagoen aurkari zuzenarekin. Sandrok aurretik jarri ditu kanpotarrak 80. minutuan eta 82.ean Diopek berdinketa lortu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek eta Huescak bana egin dute Ipuruan jokatutako 25. jardunaldiko partidan. Lortutako puntuak ez du ez bata ez bestearen beharra asetzen, biek baitute jaitsiera postuetatik aldentzeko helburua. Armaginak nagusi izan dira lehen zatian, eta Pedro Leonek gola egiteko aukera paregabea izan du atsedenaldiaren atarian, baina baloia langara joan zaio.

Bigarren zatian, erritmoak behera egin du, baina, harrigarria bada ere, momentu horretan iritsi dira partidako bi golak. Sandrok aurretik jarri du Huesca 82. minutuan, Yoelen aurrean bakar-bakarrik errematatu ostean. Ondorengo jokaldian, Pape Diopek banakoa egin du.

Minutu bat geroago, Kevin Rodriguesek aukera bikaina izan du Eibarren bigarrena egiteko, baina Alvaro atezainak bikain erantzun dio armaginaren jaurtiketari.

Horrela, Huescak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, eta Eibarrek beste emaitza batzuen zain egon beharko du jardunaldia jaitsiera postuetatik kanpo amaitzen duen ala ez jakiteko.

Fitxa teknikoa

1. Eibar: Yoel; Pozo, Oliveira, Bigas (Arbilla, 17. min), Cote (Soares, 78. min); Pedro Leon (Aleix Garcia, 78. min), Diop, Exposito; Bryan Gil (Kevin, 78. min), Sergi Enrich (Muto, 69.min) eta Kike Garcia.

1: Huesca: Alvaro, Pulido, Siovas, Insua, Maffeo (Lopez, 87. min), Ferreiro, Doumbia (Mikel Rico, 64. min), Seoane, Javi Galan, Escriche (Sandro, 73. min) eta Rafa Mir (Gomez, 87. min),

Golak: 0-1, 80. min. Sandro. 1-1. 82. min. Diop.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 00:00 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena