20:25

Eibar

20. JARDUNALDIA

Eibarrek puntu bat lortu du Vigon (1-1)

A. A. | EITB MEDIA

Armaginek partida orekatu dute bigarren zatian, Bryan Gilen bitartez, atsedenaldira markagailuan atzetik joan ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Celtak eta Eibarrek berdindu egin dute Balaidosen (1-1), partida bizi batean eta bi taldeentzako abaguneekin. Armaginen aldetik, Marko Dmitrovic atezain serbiarra erabakigarria izan da beste behin ere, Bryan Gilek sartutako golaren ostean berdinketari eusteko.

Galiziako taldea aurreratu da Brais Mendezek 8. minutuan sartutako gol batekin, eta apur bat geroago errenta handitzeko zorian egon da Lucas Olaza hegalekoaren jaurtiketa batekin.

Hortik aurrera, Eibarrek bere zelaian sartu du Eduardo Coudeten taldea, baina ez etxekoek ez zuten gehiegi sufritzen. Galiziarren entrenatzaileak zelai-erdia indartu nahi izan du Okay Yokuslu zelairatuta, baina bere akats baten ondorioz etorri da Bryan Gilek 53. minutuan egindako gola.

Celtak baloiaren jabetza hartu du berriro, eta aukera onak izan ditu berriro aurretik jartzeko, baina Dmitrovic erraldoi batekin egin du topo. Eibarren atezaina erabakigarria izan da Hugo Malloren burukadaren aurrean (58. min) eta Brais Mendezen bi abaguneren aurrean (68. min eta 92. min).

Fitxa teknikoa:

1 - Celta: Rubén Blanco; Hugo Mallo, Araujo, Murillo, Olaza; Beltrán (Alfon, 74. min), Tapia; Brais Méndez, Emre Mor (Okay, 46. min), Nolito (Baeza, 80. min); Santi Mina.

1 - Eibar: Dmitrovic, Pozo, Oliveira, Bigas, Soares; Recio (Diop, 75. min), Sergio Álvarez (Aleix García, 62. min); Muto, Edu Expósito, Bryan Gil; Kike García (Pedro León, 75. min).

Golak: 1-0 Brais Méndez (9. min); 1-1 Bryan Gil (53. min).

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak: Tapia, Okay, Brais eta Santi Mina (Celta); Soares, Edu Expósito eta Recio (Eibar).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena