23:24

Eibar

12. jardunaldia

Eibarrek irabazi ezinda jarraitzen du Ipuruan, Valentziarekin berdindu ostean (0-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginek bi baloi jaurti dituzte zutoinen aurka azken minutuetan; aitzitik, Dmitrovic etxekoen atezainak bi geldiketa ikusgarri egin ditu bigarren zatian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek barkatu egin dio Valentziari astelehen honetan (0-0), Santander Ligako 12. jardunaldia itxi duen neurketan.

Jose Luis Mendilibarren mutilek bigarren garaipenaren bila jo dute hasieratik, eta partida menderatu dute baloiaren jabetza eta intentsitatea oinarritzat hartuta, hainbat aukera sortuz.

Dena den, jokoaren kontrolak ez dio aukera garbirik ekarri etxeko taldeari lehen zatian, nahiz eta Bryan Gilen jardun onak ezinegona eragiten zuen bisitarien lerroetan. Kontrara, Kike Garciak ez du bere gaua izan, baloia sareetara bidaltzeko zenbait aukera pilatu dituen arren, baina eraginkortasunik gabe.
Valentziak apenas erakutsi du erreakzionatzeko gaitasunik, baina, hala ere, Dmitrovicek bere taldea salbatu behar izan du bi aldiz, biak ere bigarren zatian. Hala, armaginen atezainak era ikusgarrian aldendu du ezker besoarekin Racicek areaz kanpotik boleaz egindako jaurtiketa bortitza. Gerora, partidaren luzapenean, ezerezean utzi du Gameiroren aukera aparta valentziarrek atondutako kontraeraso azkar batean, lehia osoan izan duten bakarra.
Bere aldetik, norgehiagokako azken minutuetan armaginek bi baloi bidali dituzte Jaumek Valentziako atezainak defendatutako atearen kontra. Lehendabizikoan, Bryan Gilek ia ezustean harrapatu du zuzen jaurtitako falta batean, eta baloiak zutoinaren aurka jo du; ondoren, korner batean, Sergi Enrichek buruz egindako saiakerak langarekin egin du topo.

Azkenerako, berdinketak 14 punturekin utzi du Eibar eta 13rekin Valentzia, hau da, jaitsiera postuak baino bi puntu gehiago.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Dmtrovic; Correa, Burgos, Bigas, Arbilla, Expósito, Álvarez (Recio, 87. min), Inui (Pozo, 69. min), Bryan Gil, Muto (Enrich, m. 81) eta Kike García.

0- Valentzia: Jaume; Wass, Gabriel, Mangala, Lato (Correia, 83. min); Racic, Soler, Musah (Remeseiro, 69. min), Guedes; Vallejo (Gameiro, 69. min) eta Maxi.

Epailea: Xavier Estrada Fernández. Txartel horiak: Esteban Burgos, Arbilla eta Álvarez (Eibar); Racic( Valentzia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena