Eibar
6. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Partida lehiatua jokatu dute gipuzkoarrek eta nafarrek, baina gol aukera gutxirekin. Osasunak 10 jokalarirekin amaitu du, Moncayolari epaileak bigarren txartel horia atera diolako.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Eibarrek eta Osasunak hutsean berdindu dute Ipuruan jokatutako derbian. Partida hasiera oso bizia izan da bi taldeen aldetik eta bi areatan presio handia egin dute, aurkariak baloia atzetik kontrolpean ateratzea galarazteko.
Hasierako minutuetan oreka izan da nagusi, batak besteari neurria hartzen hasi diren bitartean akatsak ekidin nahi izan dituztelako.
Eibarrek zein Osasunak gola egiteko aukerak izan dituzte, ez asko, baina izan dituztenean ez dute asmatu baloia ate barruan sartzen.
88. minutuan, Osasuna 10 jokalarirekin geratu da Moncayolak bigarren txartel horia ikusi duenean. Partidakoa azken aukera Bryan Gil debutariak izan du 92. minutuan, areaz kanpotik egindako jaurtiketa batean. Sergio Herrerak erantzun bikaina eman dio, eta azkenean partida golik gabe amaitu da.
Fitxa teknikoa
0.- Eibar: Dmtrovic, Arbilla, Burgos, Oliveira, Rodrigues, Pozo, Álvarez, Atienza, Inui (Gil, 69. min), Kike García (González, 90. min) eta Muto (Enrich, 56. min).
0.- Osasuna: Herrera, Roncaglia, Aridane, García, Pérez, Barja (Vidal, 66. min), Oier, Moncayola, Rubén, Calleri (Jony, 32. min) eta Gallego.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa