10:15

Eibar

Ofiziala

Jose Reciok Eibarren jokatuko du, utzita

eitb.eus

Erdilaria C.D. Leganesetik dator eta denboraldi amaierara arte izango da armagina.

  • Recio. Argazkia: Eibar

    Recio. Argazkia: Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek akordioa lortu du C.D. Leganesekin Jose Recio jokalariak talde armaginean utzita jokatu dezan 2021ko ekainaren amaierara arte.

Erdilaria denboraldiko bigarren fitxaketa da, eta gaur bere taldekideekin batera arituko da Jose Luis Mendilibarren aginduetara Atxabalpen.

Recio (Malaga, 1991) esperientzia handiko jokalaria da eta LaLiga gertutik ezagutzen du, guztira 226 neurketa jokatu ditu.

Bere debuta 2010ean egin zuen Malagarekin 19 urte zituela, ondoren, Malagan (138), Granadan (43) eta Leganesen (45) aritu da.
 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena