Eibar
Ofiziala
Agentziak / Erredakzioa
Taldeak ez du erosteko aukera erabiliko eta Fiorentinara bueltatuko da jokalari uruguaitarra. Cristoforok 19 partida jokatu ditu Eibarrekin.
Sebastian Cristoforo. Argazkia: Eibar
Eibarrek ez du Sebastian Cristoforo erosteko aukera erabiliko eta uruguitarra Fiorentina taldera bueltatuko da. Jokalariak 18 partida jokatu ditu Santander LaLigan eta bakarra Errege Kopan.
Cristofo utzita heldu zen urtarrilean talde armaginera. Horrekin batera, utzita izateaz gain, taldeak jokalaria erosteko aukera ere bazuen.
Hala ere, uruguaitarrak ez du aukera askorik izan taldearekin aritzeko. 2019/20 denboraldian zehar, 19 partida bakarrik jokatuko ditu Eibarrekin: 18 partida LaLigan eta bakarra Errege Kopan. Gainera, ez du golik lortu.
Horrenbestez, taldeak jokalaria ez erostea erabaki du eta Italiako Fiorentina taldera bueltatuko da.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa