Eibar
37. jardunaldia
Agentziak / Erredakzioa
Talde armaginaren partida izan ezik, jardunaldiko partida guztiak 21:30ean jokatuko dira. Hala ere, LaLigak adierazi duenez, ordutegian aldaketa gehiago egon litezke.
Álvaro Tejero Valladoliden aurkako azkenengo partidan. Iturria: EFE
LaLigak ofizial egin du Eibar eta Valladolid taldeen arteko partida 18:30era aurreratzeko erabakia. Jardunaldi bereko gainerako partida guztiak 21:30ean jokatuko dira, aldaketarik izan ezean; izan ere, ordutegian aldaketa gehiago egon litezkeela gaineratu du LaLigak.
Aurreko ostiralean, uztailaren 10ean, LaLigak 37. jardunaldiko partidak ordutegi bateratuan jokatuko zirela adierazi zuen. Hala ere, ordutegi hori zerbait jokoan duten taldeen partidetarako izango da; hau da, Ligako titulua, Txapeldunen Liga, Europa Liga edota jaitsiera jokoan duten taldeen partidetarako. Jokoan ezer ez duten taldeen partidak, berriz, beste ordutegi batean jokatuko ahalko dira. Horren adibide dugu Eibarrek eta Valladolidek jokatuko duten partida, ez baitute ezer jokoan.
Horrenbestez, azken-aurreko jardunaldiaren ordutegia honako hau izango da:
37. Jardunaldia (uztailak 16, osteguna)
(18:30) Eibar - Valladolid
(21:00) Athletic - Leganes
(21:00) Bartzelona - Osasuna
(21:00) Betis - Alaves
(21:00) Celta - Levante
(21:00) Getafe - Atletico Madril
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa