16:06

Eibar

Lesioa

Ramisi eskuin belauna garbitzeko artroskopia egingo diote

Erredakzioa

Ivan Ramis Eibar taldeko jokalaria min hartuta dabil, eta asteazken honetan egingo diote artroskopia.

  • Ivan Ramis. Argazkia: EiTB

    Ivan Ramis, Eibar taldeko jokalaria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ivan Ramis Eibar taldeko jokalariari eskuin belauna garbitzeko artroskopia egingo diote asteazken honetan. Belauneko arazoek ez diote uzten normaltasunez lan egiten, eta, horregatik egingo diote garbiketa.

Denboraldi honetan lesio ugari izan ditu Ramisek eta oso gutxi jokatu du. Erdiko defentsa postuan jokatzen duen futbolaria pieza garrantzitsua izan da Jose Luis Mendilibar entrenatzailearentzat, baina aurten ezin izan du askotan erabili. Eibarrek ez du zehaztu Ivan Ramisek jokatu ezinda emango duen epea.

Bestalde, klubeko mediku zerbitzuek jakainarazi dute Kike Garciak ezker hankako iskiotibialetako lesioa gainditzeko sendatze-prozesuarekin jarraitzen duela. Granadaren aurkako neurketan hartu zuen min aurrelari armaginak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena