20:43

Eibar

Pauen

Eibarren eta Toulouseren arteko lagunartekoa izango da urriaren 10ean

eitb.eus

Paueko (Frantzia) Hameu futbol-zelaian jokatuko da neurketa, 19:00etan hasita.

  • Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen aurtengo denboraldian

    Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen aurtengo denboraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek asteazken honetan jakitera eman du adiskidantzazko partida jokatuko duela datorren ostegunean, urriaren 10ean, Toulouseren aurka. Izan ere, selekzioek nazioarteko norgehiagokei egin beharko diete aurre aste horretan, eta, hartara, Santander Ligan etenaldia izango da.

Paueko (Frantzia) Hameu futbol-zelaiak hartuko du neurketa, 19:00etatik aurrera.

Aurreko egunetan, Lehen Mailako gainerako euskal taldeek egun horretan bertan izango dituzten lagunartekoen berri eman dute. Hala, Alavesek, Athleticek eta Barakaldok 45 minutuko hiru lehia jokatuko dituzte Lasesarren (Barakaldo). Osasunak eta Realak, berriz, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Taxoaren (Iruñea).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena