Eibar
Hhiru denboraldietarako
eitb.eus
Erdilari japoniarra ostegunean bertan Austriako stagean izango da bere taldekideekin batera.
Inui
Eibar, Real Betis Balompie eta Takashi Inui ados jarri dira, eta jokalari japoniarra Eibarren arituko da hurrengo hiru denboraldietan, 2022ko ekainaren 30ra arte.
Talde andaluziarretik fitxatu du Eibarrek, eta hala, japoniarra etxera itzuli da, hain zuzen ere bere kirol ibilbidean errendimendurik onena eman zuen lekura. Inuik 94 neurketa jokatu zituen Mendilibarren aginduetara, eta 11 gol egin eta 12 asistentzia banatu zituen zelaian izandako 6.573 minutuetan. Hiru denboraldiz egon zen Eibarren: 15/16, 16/17 eta 17/18.
Jokalaria bihar bertan iritsiko da Austriako stagera, eta igandera arte egongo da bere taldekideekin Kossenen. Astelehenean Ipuruan prentsaurrekoa emango du bere aurkezpenean.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa