Eibar
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jokalari katalana Bartzelonak utzita ari zen talde armaginean jokatzen.
Marc Cucurella Rayo Vallecanoren aurka. Argazkia: EFE
Eibarrek Marc Cucurella jokalariaren gain zeukan eroste-aukera baliatu du hegaleko katalana datorren denboraldian ere Jose Luis Mendilibarrek entrenatzen duen taldean joka dezan.
Cucurella Bartzelonak utzita aritu da talde armaginean denboraldi honetan.
Katalanak 20 urte ditu eta 31 norgehiagoka jokatu ditu aurtengo Ligan, horietako 26 titular gisa. Gol bat sartu du, Bartzelonaren aurka azken jardunaldian, hain zuzen ere; horrez gain, goleko bi pase ere banatu ditu.
Denboraldi hasieran ezker hegaleko atzelari moduan jardun bazuen ere, denboraldiak aurrera egin ahala Mendilibarrek aurreratu egin zuen hegalean betetzen zuen tokia, erasora begira joka zezan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa