17:52

Eibar

Osasun partea

Ruben Peñak haustura du ezker belauneko meniskoan

Erredakzioa

Eibar taldeko jokalariak hautsita du ezker belauneko kanpoaldeko meniskoa, eta ezingo ditu jokatu Liga amaitzeko geratzen diren hiru jardunaldiak.

  • Ruben Peña. Argazkia: EFE

    Ruben Peña, Girona - Eibar partidan zehar. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibar¿ taldeko jokalaria den Ruben Peñak hautsita du ezker belauneko kanpoaldeko meniskoa. Hala jakinarazi dute astelehen honetan klubeko mediku zerbitzuek. Peñak ezingo ditu jokatu Ligako azken hiru jardunaldiak.

Aste guztia min hartuta eman ostean, larri iritsi zen Ruben Peña Valentziaren aurkako partidara, eta atsedenaldian ikusi zuen ezin zuela jokatzen jarraitu. Eibarrek jakinarazi duenez, froga gehiago egingo dizkiote jaso beharko duen tratamendua zein izango den erabakitzeko.

Ruben Peñaren lesioaren eraginez, Eibarrek, denboraldi honetan izan duen jokalari onenetako bat galtzen du azken jardunaldietarako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena