Eibar
Lesionatuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erdilariak oin-zolako faszia dauka hautsita eta atezainak pubisa dauka minduta
Pedro Leon, Eibarrekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE
Pedro Leon Eibarko jokalariak oin-zolako faszia hautsi du berriz ere, sorbaldan zeukan mina gainditu eta zelaietara itzultzeko gertu zegoela. Erdilari armaginak lesio bera pairatu zuen joan zen denboraldi amaieran.
Klubak jakitera eman duenez, oraindik ez du erabaki zer tratamendu jarraituko duten medikuek, baina jokatu ezinda eman dezakeen iraupenari buruzko aurreikuspenak ez dira oso baikorrak. Gainera, esan legez, aurreko lesio baten gainean sortu den lesio berri bat da oraingoa.
Marko Dmitrovic atezainari dagokionez, pubisa minduta zuela bueltatu zen Serbiako selekzioarekin izandako azken deialditik, eta osatuta zirudienean, berriro hartu zuen min Valladoliden aurkako partidaren aurretiko berotze ariketetan.
Eibarrek zabaldutako oharraren arabera, hainbat adituri galdetu diote atezainak duen lesioaren harira, eta astelehenean egingo dioten azken probaren zain daude ebakuntza egin beharko dioten ala ez erabakitzeko.
Hori gertatuz gero, armaginek Valladoliden utzita dagoen Yoel atezaina berreskuratuko lukete Dmitrivocen lekua hartzeko. Atezain galiziarrak ez du minuturik izan Liga txapelketako lehen laurden honetan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa