21:08

Eibar

LAGAPENA

Nano Mesak Tenerifen jokatuko du datorren denboraldian, Eibarrek utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tenerifeko taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

  • Nano Mesa, Eibarrekin aurkezpena egin zuen egunean. Artxiboko argazkia: EiTB

    Nano Mesa, Eibarrekin aurkezpena egin zuen egunean. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nano Mesa aurrelari kanariarra Tenerifen arituko da datorren denboraldian, talde armaginak jakitera eman duenez. Gainera, Kanarietako taldeak jokalaria erosteko aukera izango du sasoiaren amaieran.

Mesa 2016ko udan iritsi zen Eibarrera, Tenerifetik, hain zuzen ere. Lehendabiziko denboraldian sei partida jokatu zituen Ligan Mendilibarren aginduetara, eta beste bost Kopan. Gol bana erdietsi zuen aipatu lehiaketa bietan.

Joan zen urtean, berriz, Levanten eta Sportingen jokatu zuen utzita.

Bestalde, Eibarrek berak zabaldu duenaren arabera, lagunarteko beste norgehiagoka batekin osatuko du bere denboraldi-aurrea. Abuztuaren 12an izango da, Hoffenheim talde alemaniarraren aurka. Egun bat aurretik, talde beraren kontra arituko dira eibartarrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena