13:09

Eibar

Eibar utzi du

Inui japoniarrak Betisekin sinatu du 2021 arte

Agentziak | Erredakzioa

2015ean, Inui Eibarko historiako fitxaketarik garestiena izan zen. Hiru denboraldi eman ditu talde armaginean: 94 partida jokatu ditu eta horietan 12 asistentzia eman eta 11 gol sartu ditu.

  • Takashi Iuni. Foto: Efe.

    Takashi Iuni. Foto: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Takashi Inui Eibarreko jokalari ohiak 2021. urtera arteko kontratua sinatu du Betisekin. Talde andaluziarrak datorren denboraldiari begira egiten duen lehen fitxaketa da nazioarteko jokalari japoniarrarena.

Inuik 30 urte beteko ditu larunbat honetan eta 2007an egin duen debuta Yokohama Marinos taldearekin. Ondoren, Cerezo Osaka taldera joan zen eta 2011ko udan Europara etorri zen, Bochum talde alemaniarrean jokatzeko. 2012an Eintracht Frankfurt alemaniarrak fitxatu zuen.

2015ean, Inui Eibarko historiako fitxaketarik garestiena izan zen. Hiru denboraldi eman ditu talde armaginean: 94 partida jokatu ditu eta horieta 12 asistentzia eman eta 11 gol sartu ditu.

Japoneko selekzioarekin 25 aldiz jokatu du, eta Akira Nishino selekzionatzaileak Errusiako Munduko Txapelketarako zerrendan sartu du.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena