13:20

Eibar

Bi denboraldi gehiago

Ruben Peñak kontratua luzatu du Eibarrekin 2021. urtera arte

Erredakzioa

Avilako jokalariari 2019an amaitzen zitzaion kontratua klub armaginarekin. Jokalariak eta klubak, kontratua beste bi denboraldirako luzatzeko akordioa itxi dute.

  • Ruben Peña. Argazkia: @SDEibar

    Ruben Peña. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Ruben Peñak Eibar taldeko jokalaria izaten jarraituko du 2021. urteko ekainaren 30era arte, talde armaginarekin zuen kontratua beste bi denboraldiz luzatu ostean. Jokalariaren eta klubaren arteko hitzarmena 2019an amaitzen zen, eta akordio berri honi esker, beste bi denboraldi egingo ditu Peñak Eibarren.

Denboraldi hasieran minutu asko izan ez dituen arren, Avilako 26 urteko jokalaria bigarren itzuli bikaina egiten ari da, hamaikakoan tokia egina du, eta dagoeneko 26 neurketa jokatu ditu; 24 Ligan eta 2 Kopan, guztira 1.547 minutu jokatu dituelarik. Peñaren lan onak Mendilibarren konfiantza irabazteko balio izan du, eta defentsako lerroan, erdialdean, zein erasoan jokatzeko balio izan dio.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena