Eibar
2-0
Erredakzioa
Lehen zati ona egin ostean, behera etorri da talde armagina bigarren zatian eta 2-0eko emaitzarekin galdu du. Iago Aspas eta Maxi Gomez izan dira golegileak.
Lobotka eta Charles, Celta-Eibar (2-0) partidan. Argazkia: EFE
Eibarrek galdu egin du Celtaren aurka (2-0) Balaidosen eta bigarren porrota jarraian jaso du talde armaginak. Celtak aurreratu egin du Eibar sailkapenean, nahiz eta bi taldeak berdinduta dauden 35na punturekin.
Baloi jabetza hasieratik izan du Eibarrek eta erasokor zelairatu dira armaginak Balaidoseko berdegunera. Presio altua egin dio Eibarrek Celtari eta Vigoko taldeak sufritu egin du baloia jokatuta ateratzeko orduan. Neurketako 11. minutuan etorri da armaginen lehen abagunea, baina Ruben atezainak ondo geratu du Joan Jordanen jaurtiketa. Celtaren erantzuna bost minutu beranduago etorri da; Iago Aspasek jokaldi dotorea egin du, pase bikaina eman dio Maxiri eta Dmitrovic atezainak Celtaren gola eragotzi du. Eibar baloiaren jabe izan da, baina kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Hala ere, bi abagune oso argi izan ditu talde gipuzkoarrak; 40. minutuan Kike Garciak gora bidali du errematea eta 43. minutuan Inuik abagune paregabea galdu du, ate aurrean kanpora errematatuta.
Bigarren zatian ere Eibar izan da baloiaren jabe lehen minutuetan, baina Celtak izan duen lehen abagunean, gola sartu du; Emre Morrek erdiratu eta Iago Aaspasek 1-0ekoa sartu du Arbillari aurrea hartu eta baloia sare barrura bidalita. Gola hartu ostean saiatu da Eibar berdinketaren bila jotzen, baina ez da gai izan abaguneak sortzeko. Golak lasaitasuna eman dio Celtari eta Vigoko taldeak Eibar kontrolpean izatea lortu du. Gainera, neurketako 79. minutuan, bigarren gola sartu du Celtak Maxi Gomezen bitartez (2-0) eta partida erabakita utzi du. Azken minutuetan, Celta nagusi izan da, Eibar ezinean ibili da, eta hiru puntuak Vigoko taldeak eraman ditu.
Fitxa teknikoa:
2 - Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral (Rocanglia, min.87), Sergi Gomez, Jonny; Wass, Lobotka, Radoja (Hernandez, min.65), Pione Sisto (Emre Mor, min.46); Iago Aspas, Maxi Gomez.
0 - Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña (Capa, min.72), Paulo, Arbilla, Cote; Alejo (Pedro Leon, min.60), Pape Diop, Jordan, Inui; Kike Garcia, Charles.
Golak: 1-0. Min.56: Iago Aspas; 2-0. Min.79: Maxi Gomez.
Epailea: Del Cerro Grande.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa