Eibar
Zarautzen
Mikel Dominguez | eitb.eus
Sergi Enrich, Kike Garcia eta Nano izan dira armaginen golegileak, eta Orbegozok egin du Irungo taldearen gol bakarra.
Albisteak (3)
Eibar taldeak Real Union menderatuta estreinatu du denboraldi-aurrea, Zarauzko Asti zelaian jokatutako largunarteko neurketan. Armaginek denboraldi honetan jantziko duten elastiko berria aurkeztu dute bertan.
Paulo Oliveira (Eibarrek fitxatu berri duen jokalaria) ez da partida honetan aritu, baina Jose Luis Mendilibarrek gainerako jokalari guztiak zelairatu ditu.
Lehenengo gola 15. minutuan heldu da. Sergi Enrichek Otaño atezaina gainditu du. Hamar minutu beranguago, jokalariek atsedena izan dute ura edateko, beroagatik.
Bigarren zatian, 55. minutuan, Eibarrek bigarrena egin du. Kike Garcia izan da golegilea.
Hamaika minutu geroago, Nanok partidako hirugarrena sartu du, Caparen jokaldi on bat burututa.
Partida bukatzeko bost minutu falta zirenean, Orbegozok Real Unionen gol bakarra egin du, Markel Areitio atezain gaztea gaindituta.
tea gaindituta.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa