13:08

Eibar

Fitxaketa

Dmitrovic atezaina fitxatu du Eibarrek

Agentziak | Erredakzioa

Alcorconeko atezaina Yoelen ordez arituko da. Azterketa medikoak igaro ditu eta talde armaginarekin aurkeztua izan da. 2021era arte sinatu du.

  • Marko Dmitrovic, aurkeztuta / EITB.

    Marko Dmitrovic, aurkeztuta / EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marko Dmitrovic fitxatu du Eibarrek lau denboraldirako. Alcorconeko atezaina Yoel Rodriguezen ordezkoa izango da. Eskuin belaunean lesionatu zen galiziarra, oporraldietan entrenatzen zen bitartean, eta ezin izango du jokatu sei hilabetez.

25 urteko serbiarrak azterketa medikoak igaro ditu Eibarrekin, eta aurkeztua izan da Ipuruan. Alcorconekin zeukan etete klausula baino gutxiagoko transferentzia bat ordaindu du taldeak.

Dmitrovic Belgradeko Izar Gorrian hazi zen, eta lau aldiz deitu du Serbiako selekzioak. Alcorconekin igako 41 partida eta Kopako bat jokatu zituen azkend enboraldian.

Eibarrera heltzen den Alcorconeko bigarren futbolaria da. Orain dela egun gutxi Ivan Alejo fitxatu zuen talde armaginak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena