Eibar
Ebakuntza egingo diote
Erredakzioa
Eibar taldeko atezainak haustuta ditu eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barneko meniskoa eta hegaleko barneko lotailua. Ebakuntza egingo diote. Mendian entrenatzen ari zela lesionatu da.
Yoel Rodriguez. Argazkia: EFE
Eibar taldeko Yoel Rodriguez atezainak lesio larria jasan du, eta gutxienez sei hilabeterako baja izango da. Pontevedran (Galizia) mendian entrenatzen ari zela lesionatu da.
Yoelek haustuta ditu eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barneko meniskoa eta hegaleko barneko lotailua. Kirofanotik pasa beharko du atezainak eta ebakuntza Mikel Sanchez medikuak egingo dio. Yoel bere kabuz entrenatzen ari zen Eibarren denboraldiaurrera sasoi onean iristeko helburuarekin. Datorren astean kontsulta pasako du Mikel Sanchezekin Gasteizen eta ebakuntza egingo diote posible denean.
Eibarrek animoak eman nahi izan dizkio bere atezainari eta azkar sendatzea opatu nahi izan dio. Taldeko kirol-zuzendaritza lanean ari da beste atezain bat fitxatzeko datorren denboraldirako.
irako.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa