Eibar
Errege Kopa
Mikel Dominguez | eitb.eus
Eibarrek eta Sportingek zati bana izan dute, baina armaginek garaipenaren gola egin dute 89. minutuan, eta aldeko emaitzarekin jokatuko dute itzulikoa Ipuruan.
Bebe, gola ospatzen / EFE.
Eibarrek Sportingen etxean irabazi du, partida ona eginda, eta Kopako final-hamaiseirenak bideratu ditu. Bebek gola egin du armaginena izan den lehenengo zatian. Viguerak neurketa berdindu du bigarrenean, eta azkenean Ruben Peñak garaipena eman die kanpokoei. Molinonek minutu bateko isilunea gorde du Kolonbiako hegazkin istripuan hildakoen omenez.
Eibar partida hasi eta berehala aurreratu da. Sportingen atezainak Nanoren hasierako jaurtiketa aldaratu du, baina Bebe leku onean zegoen ate barruan sartzeko.
Armaginek ezin izan dute hobeto hasi, baina aukerak izan dituzte oso txarto hasteko. Izan ere, Galvez hasierako hamaikakoan sartuta zegoen, baina 2014tik zigortuta zegoen, eta ezin zuten erabili. Kluba garaiz ohartu da, eta denbora izan du hamaikakoa zuzentzeko, Lejeune zelairatuz.
Eibar nagusi izan da. Ezohiko jokalariak, Kopako estreinakoan protagonista, hasieratik nahi izan dute entrenatzailea pozik utzi.
Ordu laurdenera izan du berea Sportingek. Nacho Casesen jaurtiketa batek taldekide batean jo du. Gero, Eibar izan da, Ruben Peña, Jota Peleteiro eta Beberen aukeren bidez, aurkariari gorputzean beldurra sartzen jarraitu duena.
Erraztasunez iritsi dira Mariñoren areara. Hala ere, Sportingen jokaldi batean, Junca eskuarekin ukitu du Carmonaren pase bat, eta penaltia adierazi du epaileak. Viguerak ezin izan du sartu, Yoelek gelditu diolako. Aurrelariaren jaurtiketa asmatu du. Eibarrek ez zuen berdindua izatea merezi.
Atsedenaldia baino lehen, armaginek behin eta berriz barkatu dute, eta Sportingek ez du maila eman.
Etxekoak esnatu dira
Aldageletatik bueltan, Sportingek patida iraultzeko asmoa erakutsi dute, eta gora begira jarri dira. Bigarren zatiko lehen abagunea izan dute: Carmonaren jaurtiketa gurutzaketa bat izan da, Yoelen aldaratze baten ostean, baina kanpora joan zaio gutxigatik.
Etxekoen hobekuntza argi zegoen. 62.an, Viguerak buruz sartu du gola. Sportingek merezita zuen berdinketa. Jota Peleteirok erantzun egin du, baina Mariñok bikainki gelditu du.
Gipuzkoarrak nekatuta agertu dira etxekoen erritmo aldaketaren aurrean, eta ezin izan dituzte bigarren zatian gelditu. Yoelek etxekoen gola saihestu du, Vigueraren jaurtiketa ona urrunduz. Kornerrean, Babinek barkatu egin du, buruz.
Sportingek gehiago merezi zuen, baina Eibar aldaketei esker hobetu da. Airea eman diote taldeari, eta partida azken zatian ireki da. Kikek buruz errematatu du, baina langara joan zaio. Gol handia egitetik gertu egon da.
Ez dira konformatu, ez bata ez bestea. Baina Eibar izan da aurretik jarri dena. Ruben Peñak gol azkarra egin du Juncaren pasea baliatuta, garaipena Ipuruara eramanez. Aldeko emaitzarekin jokatuko du Eibarrek etxean.
FITXA TEKNIKOA
Sporting: Mariño, Lillo, Babin, Jorge Mere, Canella, Xavi Torres, Nacho Cases, Carmona (Douglas, 83. min), Victor Rodriguez (Afif, 77. min), Viguera eta Burgui (Carlos Castro, 45. min)
Eibar: Yoel, Capa, Dos Santos, Lejeune, Junca, Escalante, Cristian Rivera (Fran Rico, 73. min), Jota Peleteiro, Ruben Peña, Bebe (Kike, 71. min) eta Nano (Inui, 83. min)
Golak: 0-1: 2. min, Bebe. 1-1: 61. min, Borja Viguera. 1-2: 88. min, Ruben Peña
min, Ruben PeñaHurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa