Eibar
Ipuruan
Agentziak | Erredakzioa
Partidako gol bakarra Pedro Leonek egin du 61. minutuan.
Eibarrek lehen hiru puntuak irabazi ditu etxean. Argazkia: Efe.
Eibar historian lehen aldiz gailendu zaio Valentziari, 1-0, Ipuruan, valentziarrek euren aukeretan huts egin ostean.
Bi taldeek ligako lehen garaipenaren bila atera dira berdegunera, biak galtzaile atera baitziren lehen jardunaldiko norgehiagoketan.
Lehen zatia valentziarrena izan da, eta Santi Minak neurketa erabakita uzteko aukerak izan ditu, baina ez da azken errematean fin ibili. Armaginek, berriz, hobera egin dute bigarren zatian, eta garaipenaren gola sartu dute.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez, Ramis (Lejeune, 46. min), Antonio Luna; Escalante, Dani García; Pedro León, Jota Peleteiro (Sergi Enrich, 78. min), Bebé (Rubén Peña, 64. min); eta Kike García.
0 - Valentzia: Ryan; Joao Cancelo, Abdennour, Santos, Gayà; Parejo, Mario Suárez (Medrán, 76. min), Enzo Pérez; Rodrigo (Bakkali, 76. min), Santi Mina (Rafa Mir, 88. min) eta Nani.
Gola: 1-0. 61. min. Pedro León.
t="utf-8">Zaleak gustora gaur Ipuruan!! #EibarValencia ¿¿ #GoraEibar! pic.twitter.com/V6DMQknZUY
— SD Eibar (@SDEibar) 27 de agosto de 2016
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa