Eibar
2-0
Erredakzioa
Armaginek 2-0 galdu dute Alemaniako taldearen aurka jokatu duten denboraldiaurreko partida. Galvezek lehen partida jokatu du Eibarrekin eta penalti bat egin du.
Eibarrek lehen gola jaso duen unea Kolnen aurka. Argazkia: EiTB
Eibarrek 2-0 galdu du Koln taldearen aurka ostegun honetan Kitzbühelen jokatu duen denboraldiaurreko partida. Honako hamaikakoarekin atera da talde armagina berdegunera: Yoel, Calavera, Galvez, Escalante, Etxaburu, Inui, Ruben Peña, Dos Santos, Kike Garcia, Junca eta Adrian.
Partida parekatua izan da hasieratik eta bi taldeek abagune onak izan dituzte. Lehen zatiko albiste txarrenak Escalanteren eta Ruben Peñaren lesioak izan dira. Bi jokalariek zelaia utzi behar izan dute min hartuta eta Unai Elgezabalek eta Pedro Leonek ordezkatu dituzte. Alejandro Galvezek lehen minutuak jokatu ditu talde armaginarekin eta 44. minutuan penaltia egin du. Penaltiaren ondorioz, Kolnek 1-0ekoa satu du Filip Mladenovicen bitartez.
Bigarren zatiaren hasieran Jose Luis Mendilbar entrenatzaileak Dani Garcia sartu du zelaira Kike Garciaren ordez. Eibarrek baloi jabetza izan du, baina sakontasuna falta izan zaio. Azken minutuetan, talde armaginak erasora jo , eta Kolnek partida erabakita uzteko baliatu du Eibarrek lerroak aurreratzea. 85. minutuan Dominic Maroh jokalariak sartu du 2-0ekoa. Amaierako minutuetan Julen Lopezek minutu batzuk jokatzeko aukera izan du Junca ordezkatuta. Amaieran, Eibarren porrota (2-0).
(2-0).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa