13:45

Eibar

Ingalaterratik

Eibarrek Peleteiroren itzulera konfirmatu du, 2017 arte

eitb.eus

ETBk ostegunean aurreratu bezala, galiziarra utzita dator Brentford talde ingelesetik. Azken bi denboraldiak Ingalaterran eman ditu Peleteirok.

  • Jota Peleteiro. Argazkia: EiTB.

    Jota Peleteiro. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek Jota Peleteiroren itzulera konfirmatu du. ETBk aurerratu bezala, jokalaria 18 hilabeterako dator, utzita.

Peleteirok osasun azterketa gainditu du larunbat honetan eta igandean taldekideekin batera entrenatuko da Atxabalpen, Jose Luis Mendilibarren esanetara. Aurkezpen ofiziala datorren astean egingo dute.

Akordioaren barruan, jokalariak Brentford talde ingelesarekin duen kontratua urtebetez luzatzea adostu du.

Eibarren Celtak utzita 2013-2014 denboraldian jokatu ostean, talde galiziarrak Brentfordi saldu zion jokalaria. Iazko denboraldian 44 partida jokatu eta 11 gol egin zituen.

Aurten, eta lesio bat gainditu ostean, abenduan hasi da jokatzen. Bost neurketa jokatu ditu orotara (horietariko bat min hartu aurretik).

2013-2014 denboraldian, Peleteirok 11 gol egin zituen Eibarrekin, 35 norgehiagoketan.

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena