Eibar
1-1, Vila-realen aurka
Erredakzioa
Armaginek bana (1-1) berdindu dute Vila-realen aurka. Sergi Enrichek sartu du 0-1ekoa, baina 70. minutuan Kekok bigarren txartel horia ikusi du. Costak sartu du etxeko taldearen gola, 85. minutuan.
Vila-realek eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute Madrigalen. Argazkia: EFE
Eibarrek bana (1-1) berdindu du Vila-realen aurka Madrigalen eta puntu honekin, BBVA Ligako sailkapeneko seigarren postuan mantentzen dira, 12 jardunalditan 20 puntu lortuta.
Partida erritmo biziarekin eta erasokor hasi dute bi taldeek. Lehen minutuak joan etorrikoak izan dira. Etxeko taldeak eta armaginek abaguneak sortu dituzte; argiena Vila-realek izan du zazpigarren minutuan, baina Bakambuk bere errematea kanpora bidali du Riesgo atezainaren aurrean. Ondoren, jokoa parekatua izan da, eta bi taldeetako bat ere ez da baloiaren jabe egiteko gai izan. 27. minutuan, ordea, norgehiagoka aldatu egin da. Sergi Enrichek area barruan baloia jaso eta erortzen ari zela egindako errematea sare barrura bidali du, 0-1ekoa sartuz.
Armaginen golaren ostean, etxeko taldeak berdinketa lortzeko abagune ona izan du, baina Riesgok gelditu bikaina egin du, eta Vila-realen gola eragotzi du. Bestalde, Eibarrek bigarren gola sartzeko aukera paregabea izan du, epaileak armaginen aldeko penaltia adierazi baitu. Dani Garciak egin du jaurtiketa eta Areola atezainak gola eragotzi du, baloia desbideratuta. Atsedenaldira iristi orduko, 44. minutuan, Vila-realek berdinketa lortzeko beste abagune argi bat izan, baina Panticek atepetik baloia urruntzea lortu du.
Bigarren zatia hasi bezain laster Marcelinok zuzentzen duen taldea banakoa sartzetik gertu egon da, baina Denis Suarezek bere jaurtiketa kanpora bidali du, jokaldi bikaina burutu ostean. Vila-real nagusi izan da bigarren zatian eta 70. minututik aurrera, partida zail jarri zaio Mendilibarrek zuzentzen duen taldeari. Une horretan, Kekok bigarren txartel horia ikusi du, eta Eibar hamar jokalarirekin geratu da.
Jokalari bat gehiagorekin, Vila-real jaun eta jabe izan da. Riesgok defendatzen duen ate ingurura arriskua eramaten hasi dira, eta 85. minutuan Jaume Costak partida berdintzea lortu du (1-1).
Azken minutuetan Eibarrek gaizki pasatu du beste gol bat ez jasotzeko, baina helburua lortu dute, eta banako berdinketarekin bukatu da partida.
Fitxa teknikoa:
1 - Vila-real: Areola, Mario, Bailly (Bonera, 33. min), V.Ruiz, Jaume Costa; Bruno, Trigueros (Dos Santos, 53. min), Denis Suarez, Castillejo; Bakambu (Samu García, 62. min), Soldado.
1 - Eibar: Riesgo, Ekiza (Ramis, 73. min), Mauro Dos Santos, Pantic, Junca; Dani Garca, Escalante, Saul Berjon (Inui, 79. min), Keko; Sergi Enrich (Luna, 86. min), Borja.
Golak: 0-1, 27. min: Sergi Enrich. 1-1, 85. min: Jaume Costa.
Epailea: Prieto Iglesias.
as.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa