Eibar
Jokalari berria
Agentziak | Erredakzioa
23 urteko jokalaria Atletico Madrileko harrobitik atera da, eta 2010ean debuta egin zuen lehen taldearekin.
Borja Baston. Argazkia: EiTB.
Borja Gonzalez Tomas aurrelaria, 'Borja Baston' goitizenaz ezaguna, Eibarren jokatuko du datorren denboraldian Atletico Madrilek utzita, armaginek iragarritakoaren arabera.
Aurrelari madrildarra ostegunean iritsi zen Eibarrera eta osasun azterketak gainditu ditu. Ondorioz, Jose Luis Mendilibarren esanetara dago jada.
Bastonek 23 urte ditu eta Atletico Madrilen harrobitik atera da. Lehen taldearekin 2010. urtean egin zuen debuta, eta, ordutik hona, talde ezberdinetan utzita egon da: Murtzia, Huesca, Deportivo eta Zaragoza.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa