16:23

Eibar

Aurkezpena

Mendilibar: 'Mailari eustea izango da gure helburu nagusia'

ERREDAKZIOA

Eibarreko entrenatzaile berriak urte baterako kontratua sinatu du. Aranzabalen hitzetan, ez dago teknikari aproposagorik armaginentzat.  

1:50
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamaika denboraldiren ostean, bueltan da Ipuruara Jose Luis Mendilibar, bere garaian taldea Lehen Mailara igotzeko zorian ibili zen entrenatzailea. Gauzak aldatu dira geroztik, baina ez, ordea, ilusioa.

“Espero dut freskotasuna galdu ez izana, berdin jarraitzea eta ea aurton gauzak ondo ateratzen diren”, azaldu du zaldibartarrak.

Urte baterako bakarrik sinatu du Zaldibarkoak, etxekoa, esperientziaduna, eta izaera egokiduna. Aranzabalen hitzetan, ez dago teknikari aproposagorik armaginentzat.

Taldea osatzea du orain erronka nagusi Mendilibarrek, Fran Garagarza kirol-zuzendariarekin lanean. Oinarria badauka, orain fitxaketetan asmatu behar. Ez du Lehen Mailan jokatzea baino aztertzen, eta kategoriari eustea du xede.

Asteazken honetan, ez da albisterik izan jokalari berrien inguruan, baina hurrengo egunetan ez da mugimendurik faltako fitxaketen gainean. Printzipioz, Jose Luis Mendilibarren Eibar berria, datorren astelehenean hasiko da lanean.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena