Eibar
Atzeratu egin da erabakia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Entrenatzaileak jarraitzearen inguruan eztabaidatu dute armaginen zuzendaritza-batzordeko kideek, baina ez dira ados jarri, eta astelehenera arte atzeratu dute erabakia.
Gaizka Garitano, Eibarko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Alex Arantzabal Eibar taldeko presidenteak baieztatu duenez, Gaizka Garitanok ez du armaginekin jarraituko datorren denboraldian, deriotarraren kontratuko klausula baten arabera, taldeak Lehen Mailan jarraituz gero, zuzenean jarraitzeko aukera izan arren.
Bigarren Mailara jaitsi ziren armaginak maiatzaren 23an, eta, egun horretan, Kordobaren aurkako partidaren ostean eskaini zuen prentsaurrekoan bere etorkizunaren inguruan galdetu ziotenean, Eibarren egindako aroari amaiera emateko prest zegoela esan zuen Garitanok, ez zuelako lortu mailari eustea.
Hala ere, Elx taldeak dituen zorrak direla-eta Ligako epaileak Elx jaistea erabaki ondoren, Eibarrek Lehen Mailan jarraituko du, eta horrela planifikatu du datorren denboraldia.
Entrenatzaileak, beraz, armaginen aulkian jarraitzeko aukera du, kontratuaren arabera, baina Garitano ez dela geldituko aurreratu zuen astelehenean Arantzabalek. Hala ere, Eibarko zuzendaritza-batzordeak datorren astelehenean emango du azken erabakia.
?Gaizka Garitanok aurretik esandakoa besterik ez dut esaten nik; bere aroa bukatu egin zela iragarri zuen, eta guk ere horrela uste dugu?, azaldu zuen armaginen presidenteak.
Hala ere, esan bezala, azken erabakia datorren astelehenean emango dute jakitera.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa