13:29

Eibar

Eibar, Lehen Mailara

Elx: 'Espainiako futbolean egindako bidegabekeria handiena da'

Agentziak | Erredakzioa

"Ligarekin zintzoak izan gara, eta botata utzi gaituzte", salatu du presidenteak. "Azkenera arte" borrokatuko direla aurreratu du.

  • Juan Anguix, Elxeko presidentea. Efe.

    Juan Anguix, Elxeko presidentea. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Anguix Elxeko presidenteak esan du taldea Bigarren Mailara kontu administratiboengatik jaistea "Espainiako futbolean izandako bidegabekeria handiena" dela.

"Azkenera arte borrokatuko gara", esan du presidenteak, erabakiaren aurka errekurtsoa jartzeko aukeraz galdetu diotenean.

"Ligak badaki nolako ahaleginak egin ditugun, eta atzetik geneukana. Eurekin zintzoak izan gara, eta botata utzi gaituzte", salatu du presidenteak, haserre. "Hedabideek duela hilabete zekiten erabakia hau izango zela eta programatuta zegoela. Eta nire galdera da, esku beltz bat dago? Elxekoak garelako da?", galdetu du Anguixek.

Presidenteak argi eta garbi hitz egin du: "Ligak engainatu egin gaituela sentitzen dugu. Ezin dute Elx hil, eta hori da egin dutena. Ni beti aurrez aurre joan naiz".

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena