Eibar
Bazkideen batzarra
Erredakzioa
Bazkideen kuotak % 25 eta % 30 artean igoko dira 2015ean. Klubak 74 urteko historiak izandako aurrekonturik altuena da onartutakoa, aurreko urtekoa baino lau aldiz altuagoa.
Bere historiako aurrekonturik altuena onartu du Eibarrek. EiTB.
Eibarreko bazkideen batzarrak 15.830.000 milioi euroko aurrekontua onartu su ostegun honetan, 2014-2015 denboraldirako.
Bazkindeen gehiengoak aurrekontuaren alde egin zuen. Batzarrak 14.779 akzioren ordezkariak izan ziren, kapital osoaren % 31 hain zuzen. Eibarrek 10.000 bazkide ditu guztira, 50 herrialdetan banatuta. Osteguneko batzarran ehunka bazkide izan ziren.
15,8 milioiko aurrekontua klubaren historiako altuena da, eta aurreko denboraldikoa (3,9 milioi euro) baino lau aldiz altuagoa. Iaz Eibarrek Bigarren Mailan jokatu zuen.
Superabita, azken bi urteetan
Eibarrek bi denboraldi daramatza superabita lortzen, eta 2014-2015eko aurrekontuetarako ere superabita aurreikusi dute, 1.840.000 eurokoa.
Diru-sarrera gehienak telebista eskubideen bidez lortuko dituzte (13.750.500 euro). Bazkideen kuotekin eta sarreren salmentarekin, berriz, 1.036.000 euro biltzea espero dute.
Gastuak
Gastuei dagokienez, gehienak jokalarien soldatak ordaintzetik sortuko dira (8.906.000 euro). Beste 576.000 euro klubeko gainontzeko langileen soldatak ordaintzeko erabiliko dira.
Milioi erdi horretan ere Alex Aranzabal presidentearen soldata sartzen da. Aranzabal, presidentea izateaz gain, zuzendari nagusia ere bada taldea lehen mailara igo zenetik.
Kuoten igoera
Eibarreko bazkideen kuotak igo egingo dira 2015ean, % 25 eta % 30 artean. Gainera, akziodunak ez direnek % 10eko gainordaina izango dute (%20koa, abonoa 2015eko urtarrilaren 1ean egiten eta akziorik ez dutenen kasuan).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa