Eibar
Larunbatean, 18:00etan
ERREDAKZIOA
Eibarko jokalariak baieztatu duenez, Ancelottiren mutilei beldurra baino, errespetua diete.
Mikel Arruabarrena, Eibarreko jokalaria. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Mikel Arruabarrena Eibarko aurrelariak asteazken honetan baieztatu duenez, armaginek "egurra" emango diote Madrileri larunbat honetan Ipuruan.
"Eibarko jokalarientzat egundoko esperientzia" izango dela nabarmendu du Arruabarrenak prentsaurrekoan. Eta beraz, "merengeen" aurka jokatzeko gogo itzelak dituztela adierazi du, izan ere, "munduko talderik onenetako bat" dela uste du. Gainera, madrildarrak azken urteotako "unerik gozoenak" bizitzen ari direla nabarmendu du.
Egurra emango dietenaren eta partida ona jokatuko dutenaren esperantza dutela azaldu du aurrelariak, eta horretarako aste osoan biziki entrenatzen dabiltzala ziurtatu du.
Madrilgo taldeak lepo gainean daramatzan datu ikusgarriek -13 garaipen jarraian- beldurra eragiten badieten galdetzean, Arruabarrenak irmo erantzun du: "Partida hasi baino lehen galdutzat jotzen badugu, bai nik eta bai nire taldekideek, gaizki jokatuko dugu". Beraz, beldurra baino, errespetua dietela baieztatu du Arruabarrenak.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa