Eibar
Bere historian estreinakoz
Erredakzioa
Harpidedunen %80a Eibarreko bizilagunak dira. Eibarren 27.000 lagun bizi dira, beraz biztanleriaren %12a hurbilduko da Ipuruara talde armaginaren partidak ikustera.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Eibarrek 4.000 harpidedun lortu ditu, bere historian estreinakoz, Alex Aranzabal klubeko presidenteak jakinarazi duenez.
Harpidedunen %80a Eibarreko bizilagunak dira. Eibarren 27.000 lagun bizi dira, beraz biztanleriaren %12a hurbilduko da Ipuruara talde armaginaren partidak ikustera.
Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu izanak, harpidedun izateko interesa piztu du. 2012-2013 denboraldian, taldea Bigarren B Mailan zenean, 2.500 ziren Eibarreko bazkideak. 2014. urteko maiatzerako, ordea, gora egin zuen kopuruak (3.500). Hala ere, izena emateko aukera bertan behera utzi behar izan zuen talde gipuzkoarrak, Ipuruako edukiera dela eta.
Uztailean itxaron-zerrenda zabaldu zuen Eibarrek, eta eskaerak (1000) erabilgarri zeuden txartelak (450) baino gehiago izan ziren. Gauzak horrela, zozketa egin behar izan zuten.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa