Eibar
0-4
A.B.
Armaginek 0-4 galdu dute Arabako taldearen aurka bere zaleen aurrean jokatu duten aurkezpen partida.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Eibarrek 0-4 galdu du Alavesen aurka Ipuruan jokatu duen aurkezpen partida. Arabako taldea nagusi izan da, eta merezitako garaipena lortu du. Eibarrek itxura kaskarra eman du bere zaleen aurrean.
Partidako seigarren minutuan, epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du. Raul Navasek argi eta garbi zangotrabatu du Ion Velez area barruan. Tejeraren jaurtiketak zutoina jo du lehenengo, Irureta atezainaren aurpegia ondoren, eta aldaratzean Tejera berak gola sartu duen arren, epaileak balio gabe utzi du arabarren gola. Huts galanta egin du epaileak gola balio gabe uzterakoan.
Norgehiagokak erritmo bizia izan du lehen zatian, baina bi taldeei abagune argiak sortzea kosta egin zaie. 32. minutuan iritsi da partidako lehen gola eta Alavesek lortu du Sangaliren bitartez (0-1). Realak utzitako jokalariak gol ikusgarria sartu du. Eibarrek lehen zatian sortu duen abagune bakarra 41. minutuan iritsi da. Capak kontrol bikaina egin du area barruan, erremate dotorea atera du, baina Manu Fernandez atezainak erantzun paregabea eman dio Eibarren gola eragotziz. Lehen zatiko azken minutuan Alavesek bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina Galanen errematea gutxigatik kanpora joan da.
Bigarren zatiari ekiteko aldaketa batzuk egin ditu Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak. Irazusta (atezaina), Añibarro, Ekiza eta Javi Lara sartu dira, Irureta (atezaina), Raul Navas, Albentosa eta Arruabarrena jokalarien ordez. Baina bigarren zatiko lehen minutuan, armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira. Dani Nietok ukondokada eman dio Manu Garciari eta txartel gorria ikusi du.
Jokalari bat gutxiagorekin geratu da Eibar, baina armaginek lortu dute bigarren zatiko lehen abagunea. Capak jokaldi bikaina egin du, baina Angel ez da gutxigatik errematea egitera iritsi. Armaginen lehen abagunearen ostean, Alaves nagusitzen hasi da, eta bost minututan bi gol sartu ditu. Galanek 0-2koa sartu du 59. minutuan eta Julik 0-3koa sartu du bost minutu geroago Eibarrek defentsan egin duen huts larri baten ondoren. Lehiako azken minutuetan Alaves jaun eta jabe izan da, eta Arabako taldeak festa biribildu du, 84. minutuan Barreiroren bitartez 0-4koa sartu ostean. Amaierako minutuetan Eibar ezinean ibili da, eta armaginek jipoia jaso dute Alavesen eskutik (0-4).
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Irureta; Albentosa, Raul Navas, Bóveda, Abraham; Dani García, Errasti, Arruabarrena; Capa, Dani Nieto, Angel. Bigarren zatian jokatu dutenak: Irazusta (oa), Lillo, Ekiza, Añibarro, Javi Vara, Iriarte, Ortega eta Kijera.
4 - Alaves: Manu; Migue, Jarosik, Galán, Castillo; Beobide, Manu García, Tejera; Sangalli, Dani García (Raul Garcia, 46. min) y Ion Vélez. Bigarren zatian jokatu dutenak: Juli, Barreiro, Gómez, Galilea eta Andoni Benito.
Golak: 0-1, 32. min: Sangalli. 0-2, 58. min: Galan. 0-3, 61. min: Juli. 0-4, 84. min: Barreiro.
Epailea: Rezola (Gipuzkoa).
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa