09:27

2. B Maila

27. jardunaldia

Bilbao Athleticek liderrarekin aldea murriztu du

Erredakzioa

Zigandaren mutilek 3-1 jipoitu dute Amorebieta Bizkaiko derbian, eta Alavesek 0-1 galdu du Mendizorrotzan Osasuna Bren aurka. Zuri-gorriak liderraren bi puntura jarri dira.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

    Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Athleticek 3-1 irabazi du Amorebietaren kontra, Bizkaiko derbian, eta Zigandaren mutilak liderraren bi puntura jarri dira, Alavesek Mendizorrotzan 0-1 galdu ondoren. Osasuna Bk ezustekoa eman du liderra gaindituta, baina gorritxoek jaitsiera postuetan jarraitzen dute. Amorebietak hirugarren jarraitzen du, eta Eibarrek laugarren, Garitanoren mutilek 1-0 galdu baitzuten, Teruelen.

Barakaldo promozio postuetara hurbildu da Peña Sportekin 1-1 egin ostean, eta Bizkaiko taldeak Eibar bi puntura soilik du. Gainera, Real Unionek aise irabazi du Gipuzkoako derbia, Reala B 4-1 jipoituta.

Sestao Riverrek eta Tudelanok 1-1 egin dute Tuteran, eta Izarrak, sailkapeneko azkenak, garaipena garrantzitsua eskuratu du UD Logroñesen kontra (2-1).

27. jardunaldia:

Real Union 4-1 Reala B

Athletic Club B 3-1 SD Amorebieta

Real Zaragoza B 1-3 Lleida Esportiu

Racing B 3-1 Gimnastica

CD Teruel 1-0 Eibar

Tudelano 1-1 Sestao River

SD Logroñes 0-4 Noja

Deportivo Alaves 0-1 Osasuna B

Barakaldo 1-1 Peña Sport

Izarra 2-1 UD Logroñes

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena