13:13

Athletic club

Osasun-agiria

Pradosek zauria dauka eskuineko hankan, Manchesterren jasandako sarrera gogorraren ondorioz

Agentziak | EITB Media

Athleticek epailearen jarrera kritikatu du, Lindelofi txartelik atera ez ziolako, Beñat Pradosi "sarrera gogorra" egin eta gero. Erdilari nafarrak hamar minutu baino ez zituen egin zelaian. Gainera, ez dago argi igandean Alavesen aurka jokatzeko moduan izango den.

  • Beñat Prados eta Andoni Gorosabel, Old Trafforden. Argazki: EFE

    Beñat Prados eta Andoni Gorosabel, Old Trafforden. Argazki: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek jakinarazi duenez, Beñat Pradosek zauria dauka eskuineko hankan Victor Lindelof Manchester Unitedeko jokalariak atzo egin zion "sarrera gogorra" dela eta.  

Old Trafford estadioan Europa Ligako finalerdietako bueltako partida bukatu ostean, Pradosek berak argazki bat argitaratu zuen bere sare sozialetan zauria odoletan zuela erakusteko.  

"Ez dago txartel gorririk. Ez dago txartel horirik. Ez dago faltarik. Jarrai dezala jokoak…", idatzi zuen, ironiaz, erdilari zuri-gorriak.

Pradosen egoera zein den jakinarazteko gaur zabaldu duen oharrean, Athleticek Daniel Siebert epailearen jarrera kritikatu du, Lindolfi inolako txartelik atera ez ziolako sarrera gogor horren ondotik.  

Erdilari nafarrak hamar minutu baino ez zeramatzan zelaian sarrera hori jasan zuenean, eta orain ikusteko dago igandean Alavesen aurkako derbia jokatzeko moduan egongo den.

Ildo berean, oraingoz ez dago argi Iñaki eta Nico Williams eta Oihan Sancet Ernesto Valverderen esanetara egon ahalko diren partida horretan.

Bestalde, baja izango dira Andoni Gorosabel eta Alex Berenguer, zigortuta daudelako.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    31 Zuzenean 10:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 20. etapa
    31 17:40 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoa
    31 18:00 - 20:30 ESKUBALOIA | Guerreras Iberdrola Ligako finala (2. partida): Elx vs Bera Bera
    01 23:05 - 01:35 ZESTA-PUNTA | Donostiako Grand Slameko finalak

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen