Athletic club
Osasun-txostena
EITB Media
Oihan Sancet Athleticen jokalariak min hartuta utzi zuen San Mameseko berdegunea Las Palmasen aurka jokatutako apirilaren 23ko partidan. Hala, bada, zalantza da Manchester Uniteden aurkako kanporaketa jokatuko duen.
Oihan Sancet, Athleticen entrenamendu baten. Lezaman. Argazkia: EFE
Oihan Sancet Athleticen jokalariak lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean, klubak apirilaren 24an osasun-txoten baten bidez jakinarazi duenez.
Erdilari zuri-gorriak, min hartuta, 22. minutuan utzi behar izan zuen San Mameseko berdegunea apirilaren 23an jokatutako EA Sports Ligako 33. jardunaldiko Las Palmasen aurkako partida.
Athleticek ez du zehaztu Sancetek jokatu gabe emango duen epea zenbatekoa izango den, zalantzan dago parte hartuko ote duen Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden aurkako kanporaketa; joaneko neurketa maiatzaren 1ean jokatuko da, eta itzulikoa, hilaren 8an.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 23:15 - 00:15 | EUROPA JOKOAN | Manchester United vs Athletic Club partida amaitu osteko saio berezia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa