20:57

Athletic club

Igandean, 21:00etan

Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz

Agentziak | EITB MEDIA

Williams anaietako gazteena lesioaren "bilakaeraren zain" geratu dela adierazi du klubak. Bere ordez, Valverdek Yuri sartu du deialdian.

  • Nico Williams, San Mamesen Rangersen aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Nico Williams, San Mamesen Rangersen aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nico Williams Athleticeko jokalariak ezin izango du Real Madrilen aurka jokatu pubalgia baten ondorioz, Athleticek aditzera emandakoaren arabera. Bilbotarrek Santiago Bernabeun jokatuko dute igande honetan, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida.

Williams bere lesioaren bilakaeraren zain geratuko da. Bere baja da Valverdek emandako 23 jokalariko deialdiko berritasun bakarra.

Aurreko ostegunean Rangersen aurka jokatutako partidako deialdiarekin alderatuta, Nicoren lekuan Yuri Berchiche sartu du entrenatzaile zuri-gorriak. Gipuzkoarra deialdietara itzuli da azken asteetan izandako lesio muskularra sendatuta.

Valverdek deialdian sartu ditu ondorengo jokalariak: Unai Simón, Julen Agirrezabala, Andoni Gorosabel, Dani Vivian, Aitor Paredes, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Alex Berenguer, Oihan Sancet, Iñaki Williams, Álvaro Djalo, Gorka Guruzeta, Unai Nuñez, Iñigo Lekue, Iñigo Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Unai Gomez, Maroan Sannadi, Mikel Jauregizar, Beñat Prados, Peio Canales eta Adama Boiro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    09 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 1. etapa
    09 19:00 - 22:00 ZESTA-PUNTA | Iron Cup
    09 21:15 - 23:30 PILOTA | Urrutikoetxea-Iztueta vs Ezkurdia-Tolosa

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen