21:17

Athletic club

Gol historiko eta biribila

Oihan Sancetek Athleticek Lehen Mailan lortzen duen 5.000. gola sartu zuen Rayo Vallecanoren aurka

EITB MEDIA

Ligako Txapelketa 1928-29 denboraldian hasi zenetik, Athleticek, igandean San Mamesen sartutako hirurak zenbatuta, 5.000 gol egin ditu. Soilik beste hiru taldek erdietsi dute gol kopuru horretara iristea.

  • Oihan Sancetek pozarren ospatu zuen, San Mamesen, 5.000. gol hori. Argazkia: EuropaPress.

    Oihan Sancetek pozarren ospatu zuen, San Mamesen, 5.000. gol hori. Argazkia: EuropaPress.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oihan Sancetek, igandean, San Mamesen, Rayo Vallecano aurkari, Athleticek Madrilgo taldea 3-1 menderatu zuen partidan, euskal taldeak Lehen Mailan sartzen duen 5.000. gola egin zuen. Gol historiko hori neurketako bigarren zatiko luzapenean heldu zen, zuri-gorrien garaipena bermatzeko balio izan zuen, eta, gainera, gol oso polita izan zen; izan ere, Sancetek aurkariaren ateko angelutik bertatik sartu zen, jaurtiketa ikusgarria eginda.

1928-29 denboraldian Ligako lehen txapelketa jokatu zutenetik, lau taldek erdietsi dute 5.000 goleko kopuru biribilera iristea edo hori gainditzea: Bartzelonak 6.561 sartu ditu; Real Madrilek, 6.547; Atletico Madrilek, 5.019; eta Athleticek, 5.000. Nabarmentzeko modukoa da soilik hiru taldek, alegia, Bilboko taldeak, Bartzelonak eta Real Madrilek, jokatu dituztela txapelketako ekitaldi guztiak maila gorenean.

Hauek dira Athleticek Lehen Mailan sartutako gol biribilen egileak:

1. gola: Luis Bergareche, 1928-29ko Ligako lehen jardunaldiko Reala-Athletic partidan.

500. gola: Victorio Unamuno, 1939-40ko Ligako Athletic-Valentzia partidan.

1.000. gola: Rafa Iriondo, 1948-49ko Ligako Athletic-Valladolid partidan.

2.000. gola: Jose Antonio Latorre, 1963-64ko Ligako Valladolid-Athletic partidan.

3.000. gola: Iñigo Liceranzu, 1983-84ko Ligako Athletic-Reala partidan.

4.000. gola: Santi Ezquerro, 2004-05eko Ligako Zaragoza-partidan.

5.000. gola: Oihan Sancet, 2024-25eko Ligako Athletic-Rayo Vallecano partidan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:30 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 3. jardunaldia

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen