Athletic club
Europa Liga
EITB Media
Yuri Berchichek "eskuin hankako soleoan giharretako lesio arin-moderatua" duela jakinarazi du klubak. Ondorioz, zarauztarrak ezingo du jokatu Europa Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa.
Yuri Berchiche lurrean, Vila-realen aurkako partidan min hartu ostean. Argazkia: EFE
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak "eskuin hankako soleoan giharretako lesio arin-moderatua" du, klubak jakinarazi duenez. Beraz, Zarauzko (Gipuzkoa) ezker hegaleko defentsa ez da prest egongo Glasgown (Eskozia) jokatuko den Rangersen aurkako Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidarako.
Yurik min hartu zuen talde zuri-gorriak apirilaren 6an jokatu zuen Vila-realen aurkako partidan, hortaz, 34. minutuan zelaia utzi behar izan zuen, eta Adama Boirok ordezkatu zuen.
Bestalde, badirudi Ernesto Valverde entrenatzaileak Ruiz de Galarreta eta Yeray prest izango dituela Rangersen aurkako joaneko neurketarako.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 11:20 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 6. etapa |
15 | 18:00 - 20:00 | TXIRRINDULARITZA | 2025eko Itzulia Womeneko taldeen aurkezpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa