19:04

Athletic club

Europa Liga

Athleticek ez du Israelen entrenamendurik egingo partida baino lehen

Erredakzioa

Israelek bizi duen gerra egoerak talde zuri-gorria kezkatzen du, baina Jon Aurtenetxe jokalariak UEFAren konpromisoan sinesten du. Neurketako segurtasuna bermaturik dagoela esan du UEFAk.

00:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Hapoel Kiryat Shomonaren aurkako partida jokatu baino lehen Athleticek ez du entrenamendurik egingo Israelen, talde zuri-gorriak gaur argitaratutako bidaia planaren arabera.

Talde bilbotarra asteazkenean abiatuko da Tel Avivera, eta lur hartu ondoren autobusean joango da Haifara. Printzipioz, Haifan jokatzekoa da Europa Ligako norgehiagoka.

Hegaldia hartu baino lehen Marcelo Bielsaren jokalariak Lezaman entrenatuko dira, 08:45ean.

Israelen, Athleticek prentsaurrekoa iragarri du 19:00etan (20:00etan, bertako ordutegian), Itztadion Kiryat Eliezer-Haifa futbol-zelaian.

Zuri-gorriak neurketa jokatu eta gero etxera itzuliko dira Tel Aviv eta Gasteiz lotuko dituen hegaldi batean.

Israelek bizi duen gerra egoerak talde zuri-gorria kezkatzen du, baina Jon Aurtenetxe jokalariak UEFAren konpromisoan sinesten du. Neurketako segurtasuna bermaturik dagoela esan du UEFAk.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena