10:41

Athletic club

Olympique Lyon-Athletic

Gerland futbol-zelaiko inguruak saihestea gomendatu du Poliziak

Erredakzioa

500 bat jarraitzaile zuri-gorri neurketa ikustera joango dira. Athletic eta Olympique taldeen arteko norgehiagokan segurtasuna bermatzeko Frantziako Polizia eta Ertzaintza elkarlanean ari dira.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Athleticeko 500 bat jarraitzaile Lyonera joango direla uste dute agintariek. Poliziako arduradunek Gerland Stadiumeko inguruak saihestea gomendatu diete zale zuri-gorriei; izan ere, Olympiqueko jarraitzaileak bertan bildu ohi dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ostegunean, Athletic eta Olympique taldeen arteko norgehiagokan, segurtasuna bermatzeko Frantziako Polizia eta Ertzaintza elkarlanean ari dira.

Euskal jarraitzaileak Lyonera joan baino lehen, ertzainek bidaia egingo dute segurtasuna bermatzeko.

Ertzaintzak eta Frantziako Poliziak informazioa partekatu dute azken egunetan. Zale zuri-gorriek kontuan izan beharreko zenbait irizpide jakinarazi ditu Frantziako Poliziak. Besteak beste, Galtier plazako inguruak ez zapaltzea; izan ere, zale erradikal frantziarrak bertan biltzen dira.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    13 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena