12:09

Athletic club

Estatistikak

Valentziak gol gehien Athletici sartu dizkio Ligan

Erredakzioa

Mestallako taldeak 254 gol sartu dizkie zuri-gorriei 154 neurketatan, Ligan, hau da, batez beste 1,65 gol norgehiagoka bakoitzeko.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Athleticek Valentzia bisitatuko du larunbat honetan, Ligako zortzigarren jardunaldian. Mestallako taldeak gol gehien sartu dizkion taldeari, Athletici izan da Ligan.

Valentziak 254 gol sartu dizkie zuri-gorriei 154 neurketatan, Ligan, hau da, batez beste 1,65 gol norgehiagoka bakoitzeko.

Gol horietatik 155 Mestallan sartu dizkio eta beste 99 San Mamesen. Espanyol edo Sevilla baino ahulago azaldu dira bizkaitarrak Valentziaren aurrean historian zehar.

Espanyoli 242 gol sartu dizkio Valentziak, eta 226 Sevillari, baina neurketa gutxiagotan. Ondorioz, golen batazbestekoa 1,66koa da Kataluniako taldearen kasuan, eta 1,68koa Andaluziako taldearen kasuan.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:10 - 20:10 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena