Athletic club
Neguko merkatua
EITB Media
Nafarroako aurrelariak Hypermotion Ligako Gaztela-Mantxako taldean jokatuko du 2024-2025 sasoi amaierara arte, Bilboko klubak utzita.
Martonek Viktoria Plzeni sartutako golean errematea egiten duen momentua. Argazkia: Europa Press
Javier Martonek Albaceten jokatuko du denboraldi amaierara arte, Athleticek utzita. Lagapena ofizial egin dute bi klubek astelehen honetan, otsailaren 3an, fitxaketen neguko merkatua ixten den egunean.
Martonek 24 urte ditu eta 2026ra arte du kontratua Athleticekin. 2024-2025 sasoian 50 minutu jokatu ditu, lau partidatan banatuta, eta gol bat sartu du; hain zuzen ere, urtarrilaren 30ean sartu zion gola Viktoria Pilseni, Europa Ligan
Alesbeseko (Nafarroa) aurrelariaren bigarren esperientzia izango da Hypermotion Ligan, 2023-2024 denboraldian Mirandesen utzita jokatu baitzuen.
Martonenarekin lau dira neguko merkatuan Athletic utzi duten jokalariak: Alex Padilla Pumasera joan da eta, Nico Serrano Sporting Gijonera, biak ala biak utzita, eta Ander Herrera Boca Juniorsera, salduta.
Bestalde, Bilboko klubak Maroan Sannadi fitxatu zuen otsailaren 1ean, Alavesetik, nahiz eta Lehen RFEF mailako Barakaldo taldean jokatzen ari zen, Arabako klubak utzita.
Hurrengo zuzenekoak
14 | 13:25 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 5. etapa |
14 | 15:00 - 20:00 | TXIRRINDULARITZA | Navarra Women's Elite Classic 2025 |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa