21:11

Athletic club

Lagapena

Nico Serranok Sporting Gijonen jokatuko du, utzita

EITB MEDIA

Aurrelari nafarra denboraldia amaitu arte arituko da Sportingen, Athleticek iragarri duenez.

  • Nico Serrano, gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Nico Serrano, gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nico Serrano Athleticeko aurrelariak Sporting Gijonen jokatuko du denboraldia amaitu arte, klub zuri-gorriak gaur arratsaldean jakinarazi duenez.

Serranok duela gutxi berritu du Athleticekin zeukan kontratua 2028ko ekainaren 30era arte. Denboraldi honetan, 265 minutu jokatu ditu Ligan, Kopan eta Europa Ligan. Azken lehiaketa horretan, gainera, gola sartu zion Ludogorets taldeari, eta Athleticek neurketa irabazi zuen.

Laugarren lagapena da Serranorentzat, aurrez Mirandes, Zwolle (Herbehereak) eta Racing Ferrol taldeetan aritu baita, Athleticek utzita.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    24 Zuzenean 12:50 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 14. etapa
    24 17:40 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko finala: Agirre vs Bakaikoa
    25 22:50 - 01:35 ZESTA-PUNTA | Donostiako Grand Slama

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
      kargatzen