Athletic club
TOP 10
EITB MEDIA
Iñakik 444 partida jokatu ditu Athleticekin eta larunbatekoa 445.a izango da aurrelariarentzat, Osasunaren aurkako derbian jokatuz gero.
Iñaki Williams. Irudia: EITB Media
Iñaki Williamsek 445. partida beteko ditu Athleticekin, zapatu honetan, Sadarren Osasunaren aurka jokatzen badu. Hala, Aitor Larrazabalen parera iritsiko da, eta talde zuri-gorriarekin neurketa gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapeneko hamargarren postuan kokatuko da.
Jose Angel Iribar (614), Iker Muniain (560), Oscar de Marcos (550), Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514), Andoni Iraola (510), Markel Susaeta (507), Piru Gainza (496) eta Jose Maria Orue (483) jokalariek soilik jokatu dituzte Williams anaietako zaharrenak baino norgehiagoka gehiago.
Izan ere, aurrelaria orain arte hamaika denboraldiz aritu da Lehen Mailan, eta horietan Ligako 359 partida, Errege Kopako 45, Europa Ligako 36 eta Superkopako 4 jokatu ditu. Gainera, 108 gol sartu ditu (horietatik 8, 2024-2025 denboraldian); Athleticekin gol gehien sartutako jokalarien sailkapeneko 19. postuan dago, Julen Guerrerok (116 gol) baino 8 gol gutxiagorekin.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa