Athletic club
Europa Liga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Istanbulen bizi izan genuen egoera onartezinaren aurrean haserrea erakusten dugu", gaineratzen du oharrak.
Athletic eta Fenerbahçeren arteko partida. Argazkia: Athletic.
Athleticek, ohar baten bidez, Istanbulen asteazken honetan Fenerbachçeren aurka jokatu duen Europa Ligako partidan "estadiora sartzeko kontrolean ikurrinak kendu izana" deitoratu du, talde turkiarra erabaki horren aurka azaldu zela nabarmenduz.
"Istanbulen bizi izan genuen egoera onartezinaren aurrean haserrea erakusten dugu", gaineratzen du oharrak.
Azaldu duenez, "Fenerbahçeren estadioko sarbideetan ikurrinak eta beste objektu eta bereizgarri batzuk (txanponak edo bufandak, esaterako) errekisatzea saihesteko klubak tokiko agintariekin hitz egin zuen arren, agintari turkiarrek ez zituzten arrazoiak aintzat hartu eta erabakia mantendu zuten".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa