18:28

Athletic club

Baja

Ander Herrerak lesio muskular moderatua dauka eskuineko zangoan

Agentziak | EITB MEDIA

Bizeps femoralean daukan lesioaren ondorioz, jokalaria ez da ibili taldekideekin entrenatzen eta “lesioaren bilakaeraren zain” dago, Athleticek aditzera emandakoaren arabera.

  • Ander Herrera, Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Ander Herrera, Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ander Herrerak "lesio moderatua dauka eskuin hankako bizeps femoralean" eta "bakarka" ari da Lezaman entrenatzen. Erdilaria "lesioaren bilakaeraren zain" dago.

Ondorioz, Herrerak ezin izango du asteazkenean Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko duen partidan egon. Klubak ez du aurreratu jokalariak zenbat denbora eman beharko duen jokatu gabe, baina litekeena da hurrengo partidetan jokatzeko moduan ez izatea.

Herreraren lesioaren ondorioz, Ernesto Valverdek ezin izango ditu jokalari guztiak erabili.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena