Athletic club
Superkopa
EITB MEDIA
Partida Euskal Herriko 20:00etan hasiko da. Real Madril-Mallorca finalerdia urtarrilaren 9an izango da, ostegunez, eta finala, aurreikusita zegoenez, urtarrilaren 12an, jokatuko dute, igandez.
Iñaki Williams, 2023-24 denboraldiko Athletic-Bartzelona Kopako partidan. Argazkia: EFE.
Athletic-Bartzelona 2024-25 denboraldiko Espainiako Superkopako finalerdia, azkenean, 2025eko urtarrilaren 8an jokatuko dute, asteazkenez, 20:00etan, Espainiako Futbol Federazioak astearte arratsaldean iragarri denez. Real Madrilek eta Mallorcak jokatuko duten beste finalerdia, biharamunean jokatuko dute, urtarrilaren 9an, ostegunez, 20:00etan hori ere, eta finala, aurreikusita zegoenez, urtarrilaren 12an izango da, igandez.
Hasiera batean, Espainiako Federazioak jakinarazi zuen Real Madril-Mallorca partida izango zela txapelketako aurrenekoa, urtarrilaren 8an, eta Athletic-Bartzelona neurketa ostegunean jokatuko zutela. Hala ere, Txapelketa Ez Profesionaletako epaile bakarrak lehenengo erabaki hori aldatu egin du. Espainiako Federazioak bere web orrian argitaratu eta sare sozialetan zabaldu duen oharraren arabera, "goialdeko depresioak eragindako eragozpenengatik egutegian egin beharreko egokitzapenekin laguntze aldera".
2024-25eko Espainiako Superkopa Jiddan jokatuko dute, Saudi Arabian, King Abdullah Sport City KASC Stadium AlJawhara futbol zelaian. Talde hauek parte hartuko dute: Athleticek, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako txapeldun bezala; Mallorcak, Kopako txapeldunordea izan baitzen; Real Madrilek, 2023-24ko Liga bereganatu zuelako; eta FC Bartzelonak, Ligako txapeldunordea izatea lortu zuen eta.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa