23:17

Athletic club

Europa Liga

Nico Williamsen golak eta Agirrezabalaren geldiketek hiru puntuak eman dizkiote Athletici, Slaviaren aurka

EITB MEDIA

Ernesto Valverderen taldeak 33. minutuan egin du 1-0ekoa, Nico Williamsen bidez, eta gogotik lan egin behar izan du garaipena eskuratzeko; hori lortuta, zuri-gorriek 7 puntu dituzte Europa Ligan, liga faseko hiru jardunaldi jokatuta.

  • Athleticeko jokalariak, Nico Williamsen inguruan, azken horrek gola eginda. Argazkia: EFE.

    Athleticeko jokalariak, Nico Williamsen inguruan, azken horrek gola eginda. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek irabazi egin du, 1-0, Slavia Pragaren aurka, 2024-25 denboraldiko Europa Ligako liga faseko hirugarren jardunaldian, San Mamesen, ostegun gauean. Nico Williamsek sartu du, 33. minutuan, talde zuri-gorriari garaipena eman dion gola, eta nabarmentzeko modukoa da, halaber, Julen Agirrezabala atezainak egindako partida bikaina; izan ere, errenteriarrak meritu handiko geldiketak egin ditu. Horrenbestez, Athleticek, txapelketako liga faseko hiru jardunaldi jokatuta, 7 puntu ditu jada, eta sailkapeneko goiko postuetan dago.

Aitor Paredes irten da atzealdeko ardatzean hamaikakoan, eta zelai erdian, Beñat Prados. Athleticek hasieratik ekin behar izan dio lanari, Slavia Praga oso indartsu zelairatu baita; izan ere, zuri-gorriak estu aritu dira lehen minutuetan. Julen Agirrezabalak 7. minutuan egin du aurreneko geldiketa bikaina, Michezek egindako jaurtiketa bati erantzunda. Apurka-apurka, etxeko taldeak jokoa orekatu du, baina bi taldeak ari ziren indar handiz ia jokaldi guztietan.

26. minutuan, epaileak Athleticen aldeko penaltia adierazi du, Iñaki Williams arean berdegunera erorita, eta Nico Williams jaurtitzeko prest zegoen, baina jokaldia VARen aztertu ostean, epaileak bertan behera utzi du penaltia. Ia segituan lortu du Nico Williamsek gola sartzeko helburua gauzatzea; 33. minutuan, area ertzetik, ezkerrez jaurti du, eta baloia, Slaviaren atzelari batek pixka bat desbideratuta, sareetara joan da.

Athletic aurretik zihoala joan dira bi taldeak atsedenaldira, eta argi zegoen Bizkaiko taldeak, garaipena poltsikoratu nahi izanez gero, ahalegin handia egin beharko zuela, Slavia Praga maila handiko partida egiten ari baitzen. Eta, egia esan, Valverderen gizonek horixe egin dute: sendotasuna erakutsi du Athleticek, baita indarra ere, eta jakin du ez oso itxirik jokatzen. Zuri-gorriak abantailari eusteko lehiatu dira, hiru puntuak eskuratzeko, eta lortu egin dute.

Julen Agirrezabala giltzarria izan da. Atezain gazteak ez du inolako akatsik egin. Bigarren zatian, 1-1ekoa saihestu du, Michezen aurrean, berriro ere, eta Chory aurrelariak egindako erremate batean. Athleticeko atezainak partida ederra egin du.

San Mameseko zaleen babesarekin, eta Bilboko taldeko jokalari guztien ahaleginarekin, 1-0 amaitu da partida. Emaitzak txapelketako aurrenekoen artean utzi du Athletic. Zuri-gorriek sendo jarraitzen dute Europan.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Agirrezabala; De Marcos, Vivian, Paredes, Yuri; Galarreta (Jauregizar, 77. min), Prados (Herrera, 86. min); Iñaki Williams, Berenguer (Unai Gomez, 63. min), Nico Williams (Sancet, 77. min); Guruzeta (Djalo, 62. min).

0 - Slavia Praga: Kinsky; Boril, Zima (Chaloupek, 88. min), Zmrzly (Jurasek, 63. min); Doudera, Zafeiris (Pech, 88. min), Dorley, Diouf; Michez (Lingr, 72. min), Provod eta Chytil (Chory, 63. min).

Gola: 1-0, 33. min: Nico Williams.

Epailea: Morten Krogh (Danimarka). Athleticeko Vivian eta De Marcos eta Slavia Pragako Zafeiris eta Boril zigortu ditu, txartel horia aterata.

Gertakizunak: 47.766 zale bildu dira San Mamesen, Slavia Pragaren 1.200 bat jarraitzaile tartean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena