12:57

Athletic club

Iragarpena

Eunate Astralagak Athleticekin berritu du 2027ra arte, eta utzita jokatuko du Eibarren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

18 urteko atezain berangotarra Bizkerren hasi zen jokatzen, 2017an Athleticeko infantil mailako taldearekin bat egin zuen arte. Iragan denboraldian, Athleticen filialeko titularra izan zen.

  • Eunate Astralaga Eibarren jokatuko du utzita

    Eunate Astralaga Eibarren jokatuko du utzita

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek astelehen honetan baieztatu duenez, Eunate Astralaga atezainak Eibarren jokatuko du, utzita, talde zuri-gorriarekin duen kontratua 2027ra arte berritu eta gero. Kolonbiako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan titular gisa jokatu du Espainiako Selekzioarekin.

Astralaga (18 urte ditu eta 1,86 metroko altuera du) Bizkerren hasi zen futbolean; 2017an, Athleticen infantil taldera etorri zen, Lezamara. Pasa den sasoian, Athleticen filialeko atezain titularra izan zen, RFEF Lehen Mailan. Orain, F Liga ezagutzeko aukera izango du, Eibarren.

2022an, jokalari bizkaitarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Sara Ortega, Jone Amezaga eta Marina Artero zuri-gorriekin batera.

Halaber, 2024an, 19 urtez azpiko Europako Txapelketan ere nagusi izan zen Espainiako selekzioarekin, eta atezain onenaren garaikurra eraman zuen etxera. Horrez gain, Kolonbiako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan, hasierako hamaikakoan zelairatu zen Astralaga Espainiako Selekzioarekin, joan den igandean, Japoniaren aurkako final laurdenetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena